Autor
Resumen

Gaur egunendaino egin den historia ia ia kasu gehienetan ildo politikoetan kokatuta dugu, bertze zenbait esparru, hala nola, oinarri gizaekonomikoak, adierazpen ideologiko eta kulturalak baztertuz. Horrela gertatzen da ere Nazionalismoaren inguruan burututako ikerlanei so egiten ba diegu zeren korronte honi egindako saioetan ekintza politikoen lehentasuna isladatzen bait da erabat. Hala eta guztiz ere Nazionalismoaren jatorrietatik, praxis eta garapen politikoari oso lotuta agertzen zaigu iharduera kultural eta ideologiko bat zeinaren arabera Nazionalismoak munduaren ikusmen orokor bat emateaz gain tokian tokiko arazo eta eztabaida ideologikoei aurre egiten saiatzen da bere ereduak eta ideiak bultzatzeko. -Hau dela eta, giza fenomeno guztietaz jabetu gaitezen bere textuinguruan eta bere orokortasunean hartzea beharrezkotzat jotzen ba dugu, Nazionalismoa bezalako adibidetan arlo kulturalari arreta berezi bat ematea ezinbestekoa dugu. Ildo honetatik eta Euskalherriari dagokionez, zenbait ikerlan eta saio izan arren, historia entsegu gehienetan kultur arloko hutsunea nabaritzen da eta oraingoz egiteke dago ikerketa orokor bat nun argituko den kulturak, folklorea barne delarik, euskal nortasunaren finkatze prozesuan izan duen errola eta eragina. Horregatik bide hau jarraituz, urrats txiki bat eman nahiean, folklorea dugu aztergai, bigarren Errepublikaren urteetako abagadunean hain zuzen ere.

Volumen
22
Número
55
Número de páginas
27-34
Numero ISSN
0590-1871
Descargar cita