Autor
Resumen

Ikerketa honetan euskara, gazteak eta aisialdia ikertu dira, eta funtsean, Gasteizko pilota-elkarte batean, 13-15 urte bitarteko gazteekin egin den ikerketa etnografikoa aurkezten da. Lana antropologiako tekniken bitartez egin da, pilota-elkarte honetan hizkuntzaren (euskararen) sozializazioa nolakoa den ikertzeko asmoz. Hau guztia, gainera, gazte eta frontoiko agente desberdinen iritziak kontuan edukiz eta behaketetan hauek egiten dituzten praktikak behatuz egin da. Amaieran ondorioztatuko da, besteak beste, hizkuntza-sozializazioari begira harremanek pisu handia hartzen dutela, eta beraz, hizkuntza soziabilitatea bultzatzen duten egoerak sortu behar direla. Azkenik, hizkuntza-praktiken bitartez, hizkuntzaren sozializaziorako beharrezkoak diren elementuak azalarazten dira.

Título del libro
Fontes Linguae Vasconum 50 urte
Edición
1
Número de páginas
113-125
Editorial
Gobierno de Navarra
ISBN-ISSN
978-84-235-3561-3
URL
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=7663525
Descargar cita