Autor
Resumen

Lan honetan Euskal Herriko toponimian han-hemen errepikatzen diren Urkullu, Urkulu, Urkillo, Urkilla izenak aztertzen dira, bai eta ere irudiz hauekin loturik egonagatik izatez inolako erlaziorik ez (bide) duen Donostiako Urgull oronimoa. Lehenik, izen horien etorkiaren karietara, latineko furca eta *furcu-ren eratorrietatik atera direla erraten da, eta gero lau adiera nagusi izan dituztela: 1) Bi erreka edo ubide biltzen diren lekua, 2) bi mendien arteko atea, harrartea, lepoa edo, 3) bi bide bereizten –edo elkartzen– diren gunea, 4) U itxura duten mendiak, haitzak, gainak. Aipatu izenak bakarrik ager daitezke, baina baita ondoan, aitzinean edo gibelean, zehaztaile zenbait dutela ere.

Volumen
39
Número
106
Número de páginas
475-482
Numero ISSN
0046-435X
URL
Descargar cita