Author
Keywords
Abstract

KOMren multimodalitatearen eta multisentsorialtasunaren erregistroa, azterketa eta transmisioa jorratzeko beharretik abiatuz, haiek dokumentatzeko, aztertzeko eta ondarearen transmisiorako egokienak diren metodologiari eta baliabide teknologikoei buruzko gogoeta bat proposatzen da. Kultura Ondare Materiagabearen agerpenak jaso, aztertu eta ikertzeko zeregina korapilatsua dela-eta, diskurtsoaren azterketa multimodalaren (DAM) oinarrietara lehen hurbilketa bat egiten da. Diskurtsoaren azterketen eremuan goraka doan paradigma honek hizkuntza analisia lengoaiaren analisira zabaltzen du beste baliabide modal batzuekin batera (O’Halloran, 2004 y 2012). KOMren azterketa sentsoriala abiapuntutzat hartu eta hipertestu multimodalekin aztertu behar dela ondorioztatzen da. Aldi berean, genero berri honek alfabetatze edo ikaskuntza multimodal bat eskatzen du alfabetatze berriak deritzatenen (Jewitt, 2009; Cassany, 2012; Street et al. 2009) barruan.

Number
16
Number of Pages
111-136
ISSN Number
1136-081X
URL
Download citation