Autor | |
Resumen |
Lan honen helburua 111. Folklore Ihardinaldien barruan aurkeztu zen HERRI MUSIKA TRESNEN ERAKUSKETA argitalpen honetan beste ikerketa lanekin batera agertzea da. Erakusketa honetan Euskal Herriko eta beste herrietako 250 musika tresna inguru erakutsi ziren Ortzadar taldeko egoitzan, argazki eta azalpen textuz horniturik. Haietako batzu ondoren sartu ditugu erakusketaren katalogoarekin batera. Emanaldi hau Iruñean ospatu zen 1987ko urriaren 3ltik azaroaren 7ra Folklore Ihardunaldien hitzaldiekin batera izugarrizko arrakasta jasan zuelarik. Agerraldian musika tresnak, posible izan zen neurrian, ezaugarrien arabera sailkaturik antolatu ziren, eta oraingoan ere horrela eginen dugu. Azkenik, berriz ere hemendik eskertu nahi dugu jaso genuen itzelezko laguntza, batez ere Jose Luis Loidi jaunarengandik (ia musika tresnen erdia berak utzi zuen), Iruñeko Gaiteroengandik (gaita eta dultzaina zaharrak ekarri zituzten), Javier Hernandez Arsuaga jaunarengandik (txistuaren familia esperimentala eskuratu zigun), Juan mari Beltranengandik eta Artetako Museo Etnografikotik. |
Volumen |
52
|
Número de páginas |
441-456
|
Numero ISSN |
0590-1871
|
URL |
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=144748
|
Descargar cita |