01476nas a2200157 4500000000100000000000100001008004100002653001000043100002700053245009700080856006100177300001000238490000700248520104900255022001401304 d10aHecho1 aJesús Chueca Intxusta00aKultura tradizionalaren gaurkotze saio batzuek: berri, jostari, antzerki eta folklore taldea uhttps://dialnet.unirioja.es/servlet/extart?codigo=144810 a29-360 v233 aErrealitate nazionalen pizkundeak lagundu nahiean eta kultura eta herri ezberdinei zegozkien eskubide politikoak erreibindikatzeko asmoz Europan zehar azken bi mendeetan sortutako mugimendu abertzaleek egundoko garrantzia eman zieten bai hizkuntzei bai hauen inguruan bultzaturiko adierazpen literarioei. Izan ere, bertze esparruen artean, oso nabarmenak ziren historia2 kutsatua zegoen literatura, gaur egun eleberri historikoa deritzoguna, eta iraganeko iturrietan edaten zuten Antzerkia zein Folkloreak. Gibeleko garaietara jotzen zuten etorkizunerako bidea funtsatu behar zuten euskarriak lortzeko, joaera eta etorrera zituen mugimendu bikotia burutuz. Euskal Herria ez zen salbuespen bat eta azken gerrate karlistaren ondorengo urteetan emandako loraldi politiko zein kulturalean antzeko bilakaerak agertuko zaizkigu. Bai Nazionalismoak bai Foruzaletasunak, beren egitura ideologikoetan iragan historikoari emandako garrantziaz gain, aintzinako kulturako zenbait adierazpen zainduz, landuz eta hedatuz beren geroko mezuak zabaldu zituzten. a0590-1871